XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Piarres hartu du protagonistatzat eta beronengan euskalduntasun eredugarriaren ezaugarri eta balio guztiak ezin gehiagoz nabarmendu ditu. Piarres eredu hutsa da, berez onak diren inguruko euskaldun guztien artetik ere nabarmendu egiten dena: akatsik gabea da. Barbieren euskalduntasun ideia Piarresengan islatzen da. Piarresengan eta honen ingurukoengan.
Ez gara hemen Piarresen ezaugarri hobetu ezineko eta miresgarri guztiak berriro zerrendatzen hasiko. Garaitsuko edozein euskal nobela tradizionaletako pertsonaia nagusi eredugarriak bere baitan biltzen dituen ezaugarri guztiak jasotzen ditu gure Piarresek ere.
Piarres protagonista nagusi izateaz gain gaien erdigune ere bada liburu honetan. Gerra, etsaiak, baserria, euskaltasuna, kristautasuna, maitasuna... liburuak biltzen dituen gaien erdigune beti da Piarres.
Gainerako pertsonaiak ere, euskaldunak eta Piarresen ingurukoak izate hutsarekin, onak dira, berez. Euskaldun (eta frantses herritar) gisa duten betebeharrari
ihes eginaz gerrari uko egiten diotenak izan ezik
Oihanaldekoek osatzen dute, jakina, familia eredua.